Marrazketa eta eskulanak

Hutsetik, konposatzen, bozetoak egiten, bukatutako marrazkiak egiten, margozten… ikasten dugu. Haurrekin marrazki errazekin hasten gara, eta pausoz-pauso laguntzen diegu.

Marrazketa eta eskulanak

Metodologia

Pixkanaka-pixkanaka irudimenean duten guztia paperean irudikatzeko konfidantza eta erraztasuna hartzen hasten dira baita beti marraztu nahi izan dituzten pertsonaiak ere, mugimendua eta nortasuna ematen ikasiz.

GIROA LUDIKOA

Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da. Horrela, haurrak ikaskuntzarekin modu emozional batean konektatuko dira.

Material artistiko anitzekin lana

Material artistiko anitzekin (tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, koloretako paperak, oihalak, artileak, zurezko margoak, argazkiak, material birziklatuak, etabar) lan egiten dugu. Hauek nola erabiltzen diren erakusten diegu, horrela, haurrek teknikarik gustukoenak aukeratu ditzakete.

ESKOLAZ KAMPOKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK

Haurrei tresna tekniko sortzaile eta artistikoak eskaintzea gaur egungo mundu aldakorrera hobeto egokitu daitezen.

Haur bakoitzaren gustutik ere sortzen ditugu eskulanak, haien adina eta prozesua errespetatuz. Haur bakoitza eskulan desberdin eta guztiz pertsonal batekin ateratzen da eskolatik, baita mozorroak eta haiek sortutako osagarriak ere.

Haurrak teknika sortzaileen eta artistikoen ezagutzaz hornitzea, nahi dutena marrazteko gai izan daitezen.

Arkatza, tenperak, zurezko margoak, argizariak eta collagea menderatzeko aurrerapen esanguratsua.

Autokonfidantza eta sormena lortzeko prozesuan laguntzea.

Jakinmina, tolerantzia, originaltasuna eta malgutasun mentala areagotzea, eta haurra jarrera positibo eta aktibo batez hornitzea.

¿ZER EZ DA ETA EZ ZER DA MARRAZKETA IKASTAROA?

Margotzen eta marrazten ikasteko espazio bat da. Begiralea haur bakoitzaren zerbitzura dago. Eta oso dibertigarria da!

Ez da margotzeko klase bat bakarrik, espazio honetan kalkatu gabe marrazten ikasten dugu.

¿ZER EGINGO DA SAIO BAKOITZEAN?

1º Haur bakoitzak, artista bezala duen erraztasun eta garapenaren arabera, gustuko duen marrazkia aukeratzen du.

2º Arkatzez egindako bozetoa. Arkatza, sakatu gabe erabiltzen ikasten dugu. Era berean, errakuntzei eta akatsei esker aurrera egiten dugula ikasten dugu.

3º Margotzen eta marrazten dugu.

 

¿ZE MATERIAL ARTISTIKO ERABILIKO DUGU?

Tenperak; pintzelak; lodiera eta kolore ezberdinetako paperak; artileak; argazkiak; lekeda; guraizeak; kartulinak; argizarizko margoak; zurezko margoak; margo akrilikoak; …

Dibujo

Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen.

Material guztia, mihiseak izan ezik,  prezioaren barnean dago.

BIDE SORTZAILEKO ESKOLAZ KANPOKO IKASLEAK

Hemen dituzue gure eskolaz kanpoko argazkietako batzuk. Han, gutaz pixka bat gehiago jakin ahal izango duzu, baita ekintzabakoitzean egunero ditugun balioez ere.