Sormena eta emozionaleko hezkuntza
Adierazpen artistikoaren eta sortzailearen bitartez, haurrei tresna emozionalak eta sozialak eskaintzen dizkiegu, gustuko dutena aurki dezaten; Besteei eskai- nitako bizitza aberats bat izan dezaten. Azken batean, esperimentatzeko eta ikasteko toki seguru bat eskaini nahi diegu.


Sormena eta emozionaleko hezkuntza
Metodologia
Erregulazio emozionala bideratzen duen toki bat ireki nahi dugu, bakoitzaren emozioak ezagutu, maneiatu eta eraldatu ahal izateko testuinguru bakoitzera egokitzeko.

Giroa ludikoa
Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da haurrak ikaskuntzarekin modu emozional batean konektatzeko.

Material artistiko anitzekin lana
Material artistiko anitzekin lan egiten dugu (tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, koloretako paperak, oiha-lak, artileak, zurezko margoak, argazkiak, material birziklatuak, etabar). Hauek erabiltzeko modua irakasten diegu haurrei, eta barneratzen dutenean, beraiek askatasunez erabili ditzakete beraien emozioak adierazteko.
ESKOLAZ KAMPOKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK
Gorputzeko kontzientzia, atentzio kontzientea, harnasketa, barne-kontaktua. Emozioen alfabetatzea sustatu, hau da, sentitzen denari izena eman. Beste pertsonek sentitzen dutena identifikatzen ikasi eta hizkuntza ez berbala irakurtzen jakin.
Azken hezkuntza berrikuntza joerekin bat egiten dugu, Eduard Punset eta Ken Robinsonen ildoa jarraituz, hezkuntzari eta munduari egin behar zaion ekarpena sormena dela defendatzen dugu.

Haurrei tresna tekniko sortzaile eta artistikoak eskaini, gaur egungo mundu aldakorra hobeto molda daitezen.

Kuritasuna, tolerantzia, originaltasuna eta malgutasun mentala areagotzea, eta haurrari jarrera positiboa eta aktiboa ematea.

Haurrei tresna tekniko sortzaile eta artistikoak eskaini, gaur egungo mundu aldakorra hobeto molda daitezen.

Haurrei tresna tekniko sortzaile eta artistikoak eskaini, gaur egungo mundu aldakorra hobeto molda daitezen.
¿zer da eta ez zer da sormen ETA EMOZIONALEKO HEZKUNTZA IKASTAROA?
Emozioen erregulazio eremu bat da, non sentimendu guztiak ongi etorriak diren eta hauek modu egoki batean bideratzen ikasten dugu. Esperimentazioa librea izanik, kolorez, ehunduraz, eta materialez beteriko ikastaroa da. Begiralea haur bakoitzaren zerbitzura dago, eta oso dibertigarria da!
Ez da eskulan edo marrazketa klase bat, ez dugu marrazten ikasten. Hala ere, konposizio eta esku-trebetasu- naren hobekuntza bat dago. Garrantzitsuena prozesua da. Egun batzuetan ikastaroan sortutakoa etxera era- mango dute, beste batzutan ez. Beti ere, haurrak dira hori erabakitzen dutenak.
¿ZER EGINGO DA SAIO BAKOITZEAN?
1º Prestaketarako gorputz ariketa dibertigarriak egingo ditugu. Era berean, nola sentitzen garen jakiteko, gal- dera-itzulia egingo dugu gure beharrizanak hautemanez.
2º Ariketa proposamena: batzuetzan lan emozionalari zuzendua eta bestetan sormen lanari zuzendua.
3º Banakako edo taldeko fase sortzailea.
4º Amaieran, kideei aurkezten diegu egindakoa eta guztion artean sentitu duguna partekatzen dugu
¿ZE MATERIAL ARTISTIKO ERABILIKO DUGU?
Tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, koloretako paperak, oihalak, artileak, zurezko margoak, argazkiak, material birziklatuak, etabar


Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen. Hiruhilabete bakoitzean, txosten txiki bat entregatuko da eta bertan landutako edukiak eta haur bakoitzaren bizipenak azalduko dira. Posiblea da begiralearekin banakako bilerak hitzartzea.
BIDE SORTZAILEKO ESKOLAZ KANPOKO IKASLEAK
Hemen dituzue gure eskolaz kanpoko argazkietako batzuk. Han, gutaz pixka bat gehiago jakin ahal izango duzu, baita ekintzabakoitzean egunero ditugun balioez ere.