TXIKIRITMO
“TXIKI-RITMO” proiektuaren bitartez, haurrak musikara hurbildu nahi ditugu jolasaren eta mugimenduaren bidez. Horretarako, musikarekin lotuta dauden esperientziak erabiliko ditugu, elkarrekiko errespetua sustatuz.
Haurrei soinu-esperientzia musikalak eskaintzea onuragarria da. Horrekin, haurrek sentikortasun, sorkuntza, adierazkortasun eta komunikazio mailan duten aberastasunari jarraipena ematen baitzaio.


TXIKIRITMO
Metodologia

GIROA LUDIKOA
3 eta 6 urte arteko haurren taldea izanik, musika jarduerak jolas giro batean garatzen dira. Haurren beharrizan biologikoen, psikologikoen, afektuzkoen, adimenezkoen eta sozialen arretari garrantzia ematen zaio.
Hortaz, perkusioaz eta erritmoaz gain, mugimenduaren bitartez egiten den gorputz adierazpena presente egongo da.

BALIABIDEAK
Perkusio txikiko tresnekin (kutxa txinatarra, panderoak, triangeluak, klabeak…); soinu aukerak esploratuz; eguneroko gauzekin sortzen ditugun musika tresnekin; gorputza musika tresna bezala erabiliz; soinu adierazpenekin; eta ahotsarekin egingo dugu lan.
Era berean, abestiekin, musika entzunaldiekin, soinudun ipuinekin, musikogramekin, gure soinu-sorkuntzen grabazioekin eta musika-jolasaren parte den edozerrekin egingo dugu lan.
ESKOLAZ KAMPOKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK
Beraien sorkuntza eta adierazkortasuna garatzea. Horretarako, soinu berriak ezagutzeko eta esploratzeko espazioa eskaintzen zaie, beraien proposamenek jarduera musikaletan lekua izan dezatela sustatuz.
fHartu-eman sozialak sustatzea, hizkuntza musikala kideekin komunikatzeko eta hartu-emanak izateko tresna bezala erabiliz.

Gorputza, adierazpenerako baliabide bezala erabiltzea, mugimendu librearen zein antolatuaren bitartez (dantza eta koreografia errazak).

Koordinazioaren eta erritmo musikalerako zentzumenaren garapena sustatzea.

Musikaren elementu ezberdinak mugimenduaren bitartez lantzea.

Giro egoki bat sortzea haurrek ahotsaren, gorputzaren zein musika tresnen bitartez, modu libre batean adierazteko aukera izan dezaten.
JARDUERAK
- Eskema erritmiko txikien imitazioa egitea oinarri sonoro batekin batera, perkusio txikiko tresnak, gorputza eta ahotsa erabiliz.
- Erritmo-jolasak.
- Gelan landuko ditugun tresnen soinua eta soinu-ezaugarriak hautematea: orkestrako musika tresnak; soinudun ipuinen bitartez, paisaia sonoro ezberdinek osatzen dituzten soinu ezberdinak; “orkestra zuzendaria” bezalako jolasak; entzunaldiak; “animalien inauteria”;…
- Musika tresnen eta elementu ezberdinen bitartez (eguneroko objektuekin sortutako musika tresnak) sortzen diren inprobizazio musikalak.


BIDE SORTZAILEKO ESKOLAZ KANPOKO IKASLEAK
Hemen dituzue gure eskolaz kanpoko argazkietako batzuk. Han, gutaz pixka bat gehiago jakin ahal izango duzu, baita ekintzabakoitzean egunero ditugun balioez ere.